XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tropikoan itxas-urak urte guzian epelak daude.

Bizikari zoragarria dago baztar aietan.

Eta onen altzoan, millaka izaki lilluragarri azitzen dira.

Ugarte-inguruetan, Koral Arkaitzak (arrezifeak), itxasoaren eta izpazterraren artean, berezko langa bat osatzen dute.

Abelkitxo talde ikusgarriz egiñak daude.

Itxas-landare eta koralak zelentereoen salleko abelkiak dira.

Itxas-sugeak eta marmokak ere bai.

Urgezako beren aizpa txikiagoa bezela, beso txiki pozoitsuak dituzte izkillu.

Gauez, planktona biltzeko erabiltzen dituzte; ori bait dute beren bazkakia.

Tropiko`ko zelentereo auek ba dute bereizki arrotz bat: adarkiz edo karekiz egindako eskeleto bat dute euskarri.

Itxas-landare edo koral mota guziek egiten dute, bakoitzak bere eskeletotxoa, itxasoa, lore, argi-oiñ, organo-zorroten, eta abaniko itxurazko ederkiz betetzen dutela.

Koralak, arrosa-kolorekoak eta zuriak beintzat, argia maite du, ur garden eta garbietan.

Itxas-landarezko bizkarrak sortzen ditu koralak, aietan kokatzen bait dira egazti leku-aldatzalleak arnas-artzera.

Koral-bizkar oiek atoloiak deritzate.

Atoloiak, koral-eraztunez eiotako ugarte ikusgarri batzuek dira; ertzean, apaingarri, koral-ondar dizdiratsua dute.

Atoloietan, kolore gorrixt, ori edo arrezko gurpil baten erdian, urtegi epel eta bero bat izan oi da: zingiratxoa.

Koral-atoloietan, bizidun-sail ugaria ibilli oi da.

Zingiratxoko uretan, kolore biziko arrai bikañak dabiltza igeri.

Emen, balista bat ari da bizkor, itxas-belar baten adarra marraxkatzen.

Onen buruak, pailaso batena dirudi.

Aruntzago, itxas-landarezko zugazti baten inguruan, itxas-trikua ageri da; bere arantzak tente jartzen dituanean, benetan abelkitxo bildurgarria ematen du, txikia izanik ere.

Asarre ez dagonean, bere arantza pozoitsuak bilduak eukitzen ditu.

Zingiratxoko, onen auzokide asko ere, au bezelaxe arantza pozoitsu bildurgarriz jantziak daude: arrai pozoitsuak dira.

Ala, adibidez, sakaraila.

Zingiraren ur-gañean, globo aundi bat ageri da.

Alako batean, globoa ibiltzen asten da.

Globo-arrai edozaragi-arraia da (lau ankadunak oi dira, geienetan), eta atseden artzen zegoan.

Puztu du, urdail-ondoan adaraman igeri-zorroa, ta, ugiñen baitan uzten du bere burua, alperki.

Atoloietan, itxas-izar aundiak bizi oi dira.

Ba dira, aldenik alde, 30 zentimetrotik gora dauzkatenak.

Bizi dira, baita ere txirlarriak bezain disdizari diran arantzez estaliko trikuak.

Koralezko arrezifeak eta atoloiak, benetako museoak dira.

Molusko zoragarriak ikus ditezke, mazkor aundi lilluragarriak dituztenak.

Ur sakonagoetan, txirlarri-ama bizi da.

Ostra aundi onek, gordairu txiki bat darama izkutu: Perla txirlarria edo nakar pixka bat.

Baña, buzo murgilariak, beren begiz ederki ikusi duten bezela, urazpiko loretegi auetan ez dago pakerik.

Ango abelkien artean, ba dira oso arrixku aundikoak.

Ezin-konta-ala arrizku daude, edertegi artan.

An dabil takloboa, alderik alde, 1,5 m. daukan moluskotzarra.

Bat batean ixten ditu bere koskoak, eta, an gelditzen da buzo murgilaria katigu.

Itxas-suge bildurgarria ere, an aterako zaizu zalapartan, arkaitzuloren batetik, bere soiñ luzeska astinduaz (metro batetik 1,5'era oi da luze: Indiako itxas aundikoa, 3 m.).

Ur gardenean bere burua erakusten dijoan marrazo tiburoiarena baño, irudi ikaragarriagorik, aurki ez da izango besterik.

Eiztari anker onek oso izen txarra dauka.

Igerian azkarra da; gizakien edo abereen usaia, berriz, oso urrutitik artzen du.

Ark arrapatzen duanak, baldin zauritua badago, ez dauka igesbiderik; ezer bada-ta, odol usaia da tiburoiak azkar artzen duana.

Tiburoi urdiña, marraxoa ta zamar-aundia dira, Tropiko'ko itxasdietan, arrairik arrixkuzkoenak.